Gezurra erran daukute... Ontzian gakoturik Kosmosean zokoraturik Jakiterat eraman gituzte Igan ahala dena xabala Urrundu arau, bistakoa da Zientzialarien tranpa Amak gezurra xuxurlatu Begiak estali dauzkitzu Belarri biak untsa tapatu Ilusioaren keari eman dako su Zimarkuak eta teoriak Faltsutzat hartu dituzu Afasiadunon kontra zintzurra Zuen enfasiaz betea Arrazoin zinuten Lurra xabala da Eta guk ez dugu deus entzun nahi izan Giza-narrastien erresuman gira Itsuki bizi aspaldian Gaurtik argi dut, haien jokoa Panpinak izan gira esku makurretan Orain badakit, ez dut dudarik Egia ez da egia Egia, murtxikatzen den hexur hura... Hortzen artean, atxiki nahian Mihia ausikitzen dugu ardura Burutik kentzeko ordu da