Jantzi zazu gona
Ta entzun haizeak
Hor azpin diona;
Jantzi zazu gona!
Zapaldu ibili eten bidia,
Karraskatu zure hortzak nerien tokiya,
Igo trapuzko zaldi basatira,
Ez izan bildurtia...
Uh, uh, uh, uh, uh
Batzutan,
Gonai ez zaio gustatzen gauez bakarrik ibiltzia;
Besteetan,
Hoixe da gustatzen zaiona, ai gona!
Gona marimandona!
Dona, dona, katona... jantzi gona!
Uh, uh, uh, uh, uh
Erraza zaizu, ba,
Nerian ertza altxatzia,
Ai!, nire grina epaitzia,
Gerriya kentzia,
Dakiten gutxiya kuxkuxeatzia,
Nitaz dezun irudiya juzgatzia,
Batez ere,
Ile gris jaio berria,
Edertasuna, grina, adina
Batez ere,
Grina epaitzia;
Erreza da grina epaitzea...
Ai! nere grina, grina epaitzia
Erreza da grina grina
Baina behin bada ere,
Jantzi ezazu gona!
Bakarrik ta isilik egingo dezu hoi ondona;
Haiziak azpian diona, ze ona!!
Ai gona marimandona!
Ez zaio gustatzen gauez galduta sentitzia;
Besteetan,
Azpildurak koskaka ekartzeizkiyo izar guztiyak...
Zaila da aurreikustia;
Ze nahizu nik esatia?
Ahizpa, lehengusu,
Laguna, amona, aitona
Jantzi zuk zuria!
Gizona, jantzi gona!
Baino eskatzia ein uko, abandona...
Ezin da eman gona, haizia ta nere artian dona
Gona, haizia ta nere artian dona,
Gona, haizia ta nere artian dona,
Ezin da eman gona,
Haizia ta nere artian dona
Dona, dona, katona... gona!
Haizia nere artian dona ezin da eman
Ezin da eman gona.
Поcмотреть все песни артиста