Kishore Kumar Hits

Odolaren Mintzoa - Azkenak lyrics

Artist: Odolaren Mintzoa

album: Hauskor


Izarak astindu orduko
Ikusi zaitut zoru hotz honetan
Itzalen parean
Krisialdi handienen krak hori
Ezin behera beidatu
Etzaitut nahi ikusi
Ta errudun naizela
Onartzen dudan arren
Amesten dudana ezin badut bete
Esaidazu nor naizen
Txalo zaparradak isildu zirela
Ez al zara ohartzen?
Erabaki bat ez hartzeak
Ez zaitu damu hartaz libratzen
Zahartu ginela aitortuko dugu
"Koldartu" ez esatearren
Argiak itzali orduko
Somatzen zaitut iluntasunean
Zirikatzaile
Dena euki, iñor ez izateko
Errazkeriaren militante bat gehio
Ta izan nintekenari galdetzen diot gauero
Amesten dudana ezin badut bete
Esaidazu nor naizen
Txalo zaparradak isildu zirela
Ez al zara ohartzen?
Babestukoittugu
Kale hutsetan
Guretzako soilik egindako letrak
Borrokaren kantariak
Garaitezinak izateko kontzeptua
Oooh
Eta bidaia amaitutzat ematean
Atzera begira esaidazu
Zein den utzi duzun arrastoa
Baina bidaia amaitutzat ematean
Ezin duzu ezer aldatu
Eta horrek erretzen zaitu
Erraustu arte
Amesten dudana ezin badut bete
Esaidazu nor naizen
Txalo zaparradak isildu zirela
Ez al zara ohartzen?
Babestuikoittugu
Kale hutsetan
Guretzako soilik egindako letrak
Borrokaren kantariak
Garaitezinak izateko kontzeptua

Azkenak izango gara
Etorri gaur guregana
Heldu estu, izerdi ta dantza
Beingoz gaua ameslariona da
Azkena izango bada
Altsa kopak
Erantzi arantzak
Heldu estu, izerdi ta dantza
Beingoz gaua ameslariona da
Azkena izango bada(azkenak izango gara)
Azkena izango bada(azkenak izango gara)
Azkenak azkenak(izango gara)
Azkenak izango gara(azkenak izango gara)
Azkenak, azkenak
Azkenak izango gara

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists