Guztia emateko prest! Guztia galdu arren Amaituko ez zen istorio batean, Dirudienez murgildu nintzenean Zoriontasunaren erreinuan galdurik Bihurtu nizun nik nire munduaren euskarri! Noizbait maite bazenidan, esaidazu behingoz egia! Noiz bilakatu zen amodioa mirabe? Egiez, mintzatzen, hasi gaitezen! Guztia emateko prest! Guztia galdu nuen! Lotura sendoenak apurtzerakoan Etortzen dira ondorio larrienak Gauero nere buruari galdetuz: zertan ari zinen, Maite zenidala telefonoz esaten zenidan bakoitzean? Noizbait maite bazenidan, esaidazu behingoz egia! Noiz bilakatu zen amodioa mirabe? Noizbait maite bazenidan, esaidazu behingoz egia! Noiz bilakatu zen amodioa mirabe? Noizbait maite bazenidan, esaidazu behingoz egia! Noiz bilakatu zen amodioa mirabe? Noizbait maite baninduzu, bada garai begira nazazu! Noiz izan zen moztua, gure arteko lotura?