Badira inoiz ezagutuko ez dituko begiak Ibiltzeke geratuko diren bideak Esnatzeke diren goizak Amestaraziko nauten irriak. oraindik ere geroan direnak urrun. Badira zabaldu gabe urtuko diren elurrak Esan gabe geratuko diren gezurrak Inoiz ulertuko ez diren ezinezko amodio ez zenbat kanta. Atzetik pasatuko zaizkigun aukera Ta ez dira zure irriak bezain argiak ez dira izango inoiz. Ta ez dira zure begiak diren egiak eta ez dira izango. Badira izarretan idatzita dauden mezuak Euripean amitzen ez diren agurrak, Goiza helduko denean izkutatuko zaizkigun ametsak Guretzat idatzi izan ez diren lerroak Ta ez dira zure irriak bezain argiak ez dira izango inoiz... Ta ez dira sure begiak diren egiak eta ez dira izango...(BIS)