Eguna ez bada amaitu Borroka esna liteke Inork ez gaitu itxoiten Inongo helmugan tente. Bidea ez bada asmatu Ez badakigu zein den Has gaitezen ibiltzen Gure indarrak eskaintzen. ♪ Ez gara inora heldu Ez gara inondik irten Eta ez gara inora helduko Bidea ez bada egiten. Pausu bat, ondoren hurrena Garaipen bat eta gero bestea Geroa aukeratzerik bada Borrokatu dezagun gurea. Denok gara herri onen bidea Borroka da bakearen jabea Denok gara borrokaren bidean Bakea da borrokaren xedea. ♪ Ez entzun eta ez hitz egin Norbaiten gura bada Izan bedi gurea Herri honen taupada.