Kishore Kumar Hits

Gozategi - Bizi lyrics

Artist: Gozategi

album: Egunon


Ezagutzen ez dudan herri batean Bapatean,
Ixilean bezala agertu naiz Kafetegi barrura sartu,
Lekua hartu Eta nire ingurura begiratzen jarri naiz Bikote bat muxuka
Mundua desafiatzen Bizitza xurgatzen Muxuz-muxu maitasuna puzten Ez
Dute besteentzako lekurik apenas uzten
Telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...
Nahiz eta albisteek, berri guztiek,
Berri gehienek Hortzak erakusten dioten zorionari,
Zorion apurrari Sanzek ezetz, ezetz euskarari Hiru palestinar zulora,
Real madrilek gola Arma tiro pum,
Atxilotu lotuak edonun Eta galdetzen dut zer ote den hau Bizi ala
Iraun, bizi ala iraun,
Biziraun zu barik Noizean behin barregin Bakoitzak bere ikarak
Gordetzen ditu berekin Halakoak gara Ezinegona,
Zulo sakona Sentitzen dudana ez da batere ona Batzutan, askotan,
Gehiegitan, oso maiz Gaizki nabilela ohartzen naiz Kamarero:
Kafe bat, hutsa ta doblea Gaur ez
Dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...
Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura Altxa aingura eta bakarrik
Atera nahiko Nuke kanpoko mundura Baina kosta egiten zait,
Kosta egiten zait, bai Ta ez naiz ari,
Ez naiz ari damu eta erruei buruz Hainbat zauri irekirik ditut Horixe
Da dena, barkatu Behin idatzi zenuen elaberri hura Nire poemengatik
Trukatu nahi nuke Jakiteko behingoz ni sufritzen Ari nintzen
Bitartean Zu zertan ari zinen Zertan ari ote zinen
Dirudizun bezain zoriontsu Izan zaitezen opa dizut

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists