Hizkuntza batek ez daki onaren eta txarraren berri Hori gizakion kontua da Hizkuntza itzalaren antzekoa da Ukabila estutuz gero, hark ere itxi egingo du Eskua luzatuz gero, emango dizu bostekoa Hizkuntza batek ez daki egiaren ala gezurraren berri Hori gizakion kontua da Hizkuntzak ez du hormarik eraikitzen, kolorez pintatzen ditu Hizkuntza batek ez du inor hiltzen, batu egiten gaitu Baina hori bai, Hizkuntza bat hil egiten da Zure ahoan lore bat Kalien baratze bat Hosto kolorez gorri Egidazu kantu hau Zu ta ni ahobero Lur honetan luzaro Belarrire esaiztazu Maite zaitut barriro Beitu nik sentitzen dodaz Kilimak ezpainetan barrena Zure haizie datorrenien Zagoz kaleko musikan Herritako jaixen marmarrean Eta tabernen azken orduan Zara ama batek umeari emoten deutson Lehen hitz goxo, eztia, bizia, Lasaitzen gaittuena Ta hegan ahoz-aho dabilen lorea zara, Nire begixetako dizdira, zira, Bizitzaren kolorea Zutaz harro kantuetan Edo zugaitik borrokan Zer nintzeke zu barik Nahi dot zurekin bizi Zure ahoan lore bat, Kalien baratze bat, Hosto kolorez gorri Egidazu kantu hau. Zu ta ni ahobero, Lur honetan luzaro Belarrire esaiztazu Maite zaitut barriro Zuk jantzi eitten nozu, Nire pentsamenduen soinekoa zara, Ixiltasunen jabie Beittu, lainoen artien Agertzen dan eguzki izpi bat zara, Sasi artean lorea Zara, olatuek arroketan Sortzen daben soinua, doinua, kexua, Itsas gizonen kantua Ta nik egin dot erabaki Zure bidai lagun izan beti, Eguzki ta ilargi Nik ez dot pentsatu nahi Nigaz ez zaittudala Nire barre, nire negar Nahi dot Zurekin bizi Zure ahoan lore bat, Kalien baratze bat, Hosto kolorez gorri Egidazu kantu hau Zu ta ni ahobero, Lur honetan luzaro Belarrire esaiztazu Maite zaitut barriro Hizkuntza batek ez du inor hiltzen, batu egiten gaitu Zu ta ni ahobero Hizkuntzak ez du hormarik eraikitzen, kolorez pintatzen ditu Lur honetan luzaro Hizkuntza batek ez daki onaren eta Txarraren berri, hori gizakion kontua da Zu ta ni ahobero Lur honetan luzaro