24 ordu dekoz egunek, Zugaz, zu barik Edo libre. Geldi egonda ez dot ezer eiten, Burue jatie baño ez dot lortzen. Itsasoak eta zeruek Bat eiten daben lekuen, Gaur holan emoten daben arren Ez da amaitzen mundue. Aurrera eiten ikasi biher, Amets eiteko orduek joan dire. Gaur barrutik hutsitu nahi dot Hodei ertzari begire. Inoiz pentsatu ez arren Ahaztuko zaitut, Ahaztu ein biher zaitut. Zugaz bizi izan dodana, Kaixa baten sartunde Itsasoko olatuek Infinitora daroe. Itsas ertzean jarritte Urruntzen ikusten dot Nire denbora zati bet Infinitora bidien. Olatuetan infinitorantz badoie. Ezin dot negatibo pentsatu, Esperantza bizirik dekot. Amildegi sakon honetatik Hegaz urtengo naz seguru. 24 ordu dekoz egunek, Zugaz, zu barik edo libre. Geldi egonda ez dot ezer eitten, Ez dot ezer eitten, Uoho... Hodei ertzari begire Ahaztuko zaitut, Ahaztu ein biher zaitut. Zugaz bizi izan dodana, Kaixa baten sartunde Itsasoko olatuek Infinitora daroe. Itsas ertzean jarritte, Urruntzen ikusten dot Nire denbora zati bet Infinitora bidien. Ieieh... Olatuetan badoie, Infinitorantz badoie.