Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan Itsasoa ahaztu du egunotan Aterki azpian sortu egin den mikromundua Beltzez tintatu egin da Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta Baina agian ilunetan, hobeto ikusten da Hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela Xurgatu dituzte ur litroak Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta Baina agian ilunetan, hobeto ikusten da Begi biak itxita, arnas sakon hartuta Galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira Hobeto ikusten da, ilunetan