Hirugarren puntuan itotzen gara Gure bularrak oihukatzen du Eta irten behar da Ukondoak busti eta Arnas sakon hartu behar Gure buruak babestu besterik Ez dugu egiten, sortuz Ahaztu dugu, erabaki dugu jada bidea Presarik ez aurrera goaz, begiak itxita Irribarra ahoan, urduritasuna... sortuz Urduritasuna sortuz sentitzen da gure barnean Zirrara handia gure gorputzetan, argi gutxi, hitz mordoa Soinu infinitoak Jatekoa irabazi dugu jada Sortuz Urduritasuna sortuz sentitzen da gure barnean Bihotzarekin, barne barnetik sortuz