Kishore Kumar Hits

Hesian - Badakit lyrics

Artist: Hesian

album: Hesian


Badakit ez dela erraza dena berriz hastea
Amesgaizto batetik esnatzean berriro lokartzea
Badakit sufrimenduak beldurra dakarrela
Borrokatzeko zenuen gogoa
Malkotan ito zela
Badakit ez naizela beti izan nahiko nukeena
Batzuetan gogorra izan daitekeela bihotz hau arintzea
GAUETAN ESKATZEN DIOT SUARI
EZ ITZALTZEKO ARGI EDER HORI
GAUETAN, IZARREN ITZALPEAN
AMETS EGIN DEZADAN
Ezkutaturik nengoen ezkutaturik zeunden
Irribarre bat eskaini zenidan ezina zirudien
Eta orain, badakit hemen zarela
Badakit nora noan
Begiratzen zaittudan bakoitzean
Badakit zer nahi dudan
Heldu nazazu eskutik berriro sinestu dezagun
Maitasunaren altzoan badela
Kantu bat gau eta egun
Badakit ez dela erraza
Badakit zer nahi dudan
Badakit ez naizela beti
Badakit nora noan

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists