Kishore Kumar Hits

Hesian - Arrazoia eta Amorrua lyrics

Artist: Hesian

album: Hegalak Astinduz


Guk ez daukagu zauririk
Ez dugu mina sentitzen
Gure malkoek ez dute
Gutun orririk bustitzen
Oinazea isladatzen
Guk ez daukagu odolik
Lur azpian erroturik
Guk ez dugu ezagutzen
Eroritako lagunik
Barroteak, zelda zikinak eta horma hotzak
ITZALI DA ILARGIA, ILUNA DA GAU BERRIA
DISTANTZIAREN ESANAHIA, MALKO GORRI BAT
EZ AL DA BAKERIK GURE ZAINETAN!
Beste biderik ez bada
Batu ditzagun indarrak
Eta sortutako doinua, gogoratu
Borrokaren izerdia, ez ahaztu, izerdia, ez ukatu, inoiz
Arratoiak, uso zuriak eta bele beltzak
ITZALI DA ILARGIA, ILUNA DA GAU BERRIA
DISTANTZIAREN ESANAHIA, MALKO GORRI BAT
EZ AL DA BAKERIK GURE ZAINETAN
Gorrotoaren haziaren aurrean
Zer da herri honek sentitzen duena?
Zein da gure borondatea? Gurea!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists