Zenbat egunetan izan zaitudan nere buruan
Haizeak gogor jotzen zuen une haietan
Eta zu, zure, zure munduan
Eguzkia atera gabe zegoen nirean
Kaiola txiki batean nengoen itota
Beldurrak irensten ninduen itzalen besoetan
Urteko suteak malkoen minez
Itzali dira, kea besterik ez
LIBRE, HEGAN, HAIZEAREKIN DANTZAN
IRRI AMAIGABEA, BERRIZ DUZU BIHOTZA
ISOLATURIK BIZITZAN ARGIA
EGUNSENTIAK BILUZTEN BUELTAN ZARA, HEMEN ZARA, ZU ZARA
Muxu baten droga goxoak erraz sorgintzen
Geroaren minbizia ahaztuta une batez
Gaur nere begiradak amaiera idazten
Zure mamua betiko ezabatzen
LIBRE, HEGAN, HAIZEAREKIN DANTZAN
IRRI AMAIGABEA, BERRIZ DUZU BIHOTZA
ISOLATURIK BIZITZAN, ARGIA
EGUNSENTIAK BILUZTEN, BUELTAN ZARA, HEMEN ZARA, ZU ZARA
Dena ilun ikusten nuen, une zail haiek iraganean itotzen
Indarrak loraturik hemen nago, gaude, nago, gaude, nago, gaude...
LIBRE, HEGAN, ZORIONA ZAINETAN
AMETSETAN ESNA DAGOENEAN,
EMAKUMEA, BIHOTZA, INDARRA,
ZAPALTZERIK EZ DAGOEN, ARIMA, ZU ZARA, GU GARA
Поcмотреть все песни артиста