Itsasoaren ur gazi apalak, zerbaitek dastarazi dit Oraina mundu hontan biraka, itsumustuka dabil Zer du onik ardo garratzak? zer du honik hango eskaleak? Norberak dunak axola ez duenean, ez du axola besteak. Eguzkiak berotzen duena, hark nahi lukena balitz soilik Ziur malko bustien uhartean, legokela hainbat haundiki So egin so egin izarrei, zenbat irudi gose ta kemen Batzuen gehiegikerien mirabe, besteak dira hemen. MUNDU ASKE BATEN BILA IBILIKO GARA POBREZIAREN ITZALAK GAUR BANANDU NAHIEAN GALDUTA DABILEN ORAINAREN GEROA ZUZENDUZ BIDEAK ULERTUZ, OIHUAK DASTATUZ Gaur egungo xedeen artean, norbere itxura osatzea Besteek adina izan eta xumeetaz errukitzea Zinez diotsuz nire eskutan, balego dena parekatzea Ilunean ez legoke argi izpirik, ez argipean ilunik. MUNDU ASKE BATEN BILA IBILIKO GARA POBREZIAREN ITZALAK GAUR BANANDU NAHIEAN GALDUTA DABILEN ORAINAREN GEROA ZUZENDUZ BIDEAK ULERTUZ, OHIUAK DASTATUZ Arraza kultura ohitura edonoren parte Ez bereizmen hazi elkartasun baizik Ibaien bidaia elkartezin honetan Itsaso zabal bat osa dezagun Norberak bere urratsa eman beza