Sua, bada, ukituz erretzen zaituena Hotza izanez gerturatu, bestela hoztuko zera. Beroa, arriskua; Geroa, eroa... Beroa, geroa... Tren ugari bizi motz hontan Gutxi batzuk benetan merezi dutenak. Hura hartu, arriskatu, ez galdu zure aukera Biharko damuari ez utzi bidea. IRAGANA EZ DUT AHAZTU ORAINA BERRIZ BIZITU GEROAK ZER DAKARREN, BELDURRIK EZ DUT ZURE AMETSAK BIZITU EROKERIAZ MARGOTU SAIAKERAN ERORIZ, BURUA ALTXATU! Berotu naiz, kontziente naiz, nere kontraesanekin Galduko naiz, aurkitu naiz, buruhausteen atzetik Pauso bat aurrera noa, beste bat, gelditu gabe Ibiliz, burua galdu arte... Bizi beldurrik gabe Kolpeak jasan ta malkoak dantzan daude. Bukaera ez da existitzen, agurrak milaka daude!(daude.)