Esan dugu behin ta berriz Ez dugula nahi zuen bakea eta legea. Ta behartzen gaituzue Indarra erabiltzera, erantzun bat ematera. Hartu emanen bidean Gure arnasak asetu ohi du zuen gosea. Itxaropenaren atean Zuen esku dago sartzea, bategitea... MAITE DUGU GURE ANAI-ARREBEI AZKEN AGURRA EMATEN DIEGUNEAN, ZUEK PAREAN JARTZEA TA MALKOAK HARRI BIHURTUARAZTEA. MAITE DUGU ZUEN JIPOIAK, TORTURAK, IRAINAK, GEZURRAK... EGUNEROKO EGURRAK ELIKATZEN DU GURE BIHOTZEKO SUA! Kilometroak, ur zikinak, Zuen esanak, zuen ipuinak, zuen minak... Askatzen ditu indar biziz Gure barnean dirauten mezu geldiezinak! MAITE DUGU ASTERO BIDEAN DOAZEN LAGUN HILAK TA SENIDEAK IKUSTEA TA BETIRAKO AGURTZEA, DISTANTZIAK BESARKADA UKATZEA. MAITE DUGU ZUEN ARDURAK, ITXURAK, OHITURAK, IKURRAK... ZUEN IBAIEN URAK ZIKINTZEN DITU GURE ARBASOEN LURRAK Gezur izkutu batzuk Ez dute baretzen gure mina! Ez da inoiz galduko Borrokatzeko daukagun grina! HELDU HITZA, HELDU LURRA, HELDU GEUREA DEN HURA! ESAN OZEN, ESAN ARREN, NOLA BAT IZANGO GAREN!