Kishore Kumar Hits

Eñaut Elorrieta - Ur gainean lyrics

Artist: Eñaut Elorrieta

album: Irteera argiak


Eroi greziarren neurriko
Itsasoa hautatu zenuen
Minak gatzetan zaildu zinen
Ur gainean
Nik nahi nuen zerbait zene(u)kan
Zuk ez zenuen zerbait nintzen
Zalantzak berunezkoak ziren
Ur gainean
Zure aukera bakarra zirudien
Bizitzari lepotik eusteko
Arrasto suerteren bat uzteko
Ur gainean
Ur gainean
Jaio aitzineko zimurrak
Itsas kantetako gezurrak
Laino sotilez edertzen ziren
Ur gainean
Zure aukera bakarra zirudien
Bizitzari lepotik eusteko
Arrasto suerteren bat uzteko
Haize kolpe batez
Norabidez aldatu zituzten
Zure baitan ondoratu zinen
Apar fin bat soilik geratu zen
Ur gainean
Ur gainean
Ur gainean
Ur gainean

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists