Kishore Kumar Hits

Eñaut Elorrieta - Gaua lyrics

Artist: Eñaut Elorrieta

album: Deserriko Kantak


Hotsik egin gabe zatoz,
Gaua, hirira
Argiak itzaliz,
Banan-banan
Lehio guzti-guztietan,
Ate denak itxiz,
Kaleak hustuz.
Zatoz! Zatoz!
Zatoz, gaua,
Bihotz izuti hau bustiz,
Ukendu goxoa duzun
Olio eztiz,
Malkoentzat eta
Zaurientzat ere
Itzal gabekoon aterpe.
Gaua, zu zaitut nire babes
Deserri honetan,
Atsedenleku bakarra
Arrotzen artean.
Zatoz bare,
Zatoz deitu gabe,
Zatoz heze,
Hutsik egin gabe.
Zatoz! Zatoz!
Lorategi gordea zara,
Hesi bat duena,
Izen gutxi batzuk bakarrik
Sarrera dutena.
Izar bat, izar bi,
Lau, zazpi; hor beste bi,
Itzalen zaindari.
Zatoz! Zatoz!
Sartu deitu barik.
Zatoz!
Gau ilun, gau isil,
Zatoz! zatoz!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists