Ez dugu besterik ikusi, Ez dugu besterik entzun. Gureak ere, Belaunikoaldia izan behar zuen. Zilbor heste bat eten ziguten, Eta beste bat josi. Josi zizkiguten hildakoak, Nortasun agiri faltsuak, Ezkutalekuak, Gutxietsien iraganak, Ulertzen ez gaituzten mapak, Lau hormetako zigorrak, Hizkuntza askotako hiletak. Ginenak izateagatik, Zoriona, Su etenetan ospatzeko baimena Baino ez ziguten eman. Etorkizuna geu ginela esaten zuten haiek, Itxarongeletan sarratzen gintuzten. Baina guk oraina izan gura genuen, Eta ez etorkizuna. Konturatu baiginen atzeratu egiten zigutela etorkizuna, Iraganarekin bat egiteraino. Ilaran, belauniko bizitzeari uko eginik, batzuk, Ametsak pilatzen jarraitu gura dugu, Heriotzari gainezka egin asmoz, Maitasunak, bete diezagun memoria, Maitasunak, memoria.