Aritxulegi mendiak ikusi zuen dena. Egun ta gau kontramartxan zuhaitzpetan hegan. Basoaren semeak zutik jarriko dira bere izena entzutean Santacruz apaiza. Foruen alde guda! gazteok! zatozte nirekin! Jainkoak dauka justizia, lurrak arrazoia. Hilda bueltatuko dira bere lautadara, "Esan eta egin", odoletan, euskaldunen hitza da. Etsai madarikatuak hil dute Mugerza! Inoiz ez dut ahaztuko Aiako bostehunak. Gipuzkoar mendilerroa ez da zuena, Jaungoikoaren guda zen orain da gurea. Mesetako peseteroak goroldioari begira, Apaizaren gizonak itxaroten zelatan. Erretaitxikik badaki nondik joanak diren, Harrapatuko egingo ditugu Tolosa aldean. Traizioa! Iparraldera, gorrotoz, alde egin zuen. Oiartzunen ikusia, bueltatu ote esperantza? Berriro izutuko da arrotz liberala. Horrela dio historioak. Santacruzen kondaira.