Kishore Kumar Hits

Baloreak - Ongi Etorri lyrics

Artist: Baloreak

album: Baloreak


Zer edo nor garen?
Bueno... Gu?
Baloreak gara
Handiak, txikiak, ertainak
Oso handiak, oso txikiak
Lotsatiak, lotsagabeak
Ausartak, beldurtiak
Trebeak edo traketsak
Zuriak, beltzak
Horiak... berdeak
Berdeak ere bai?
Noski!, zergatik ez?
Bai, denontzat ditugu ateak irekita
Geure artean, euskaraz mintzatzen gara
Eta ikaragarri maite dugu
Mundua ikusteko geure era da eta
Maite dugu baita ere
Beste hizkuntza pilo batean aritzea
Falamos galego
We love speak in English
Ana netkalam hassania
Hablamos castellano
Parlem català
Ta nahi genuke, bai
Milaka hizkuntza gehiago ezagutu
Maite dugu bidaiatzea
Munduko mila txoko ezberdin ezagutzea
Eta mila lagun berri egitea
Entzun duzu, ezta?
Gauza asko gara gu
Eta denak oso ezberdinak
Hmm... eta zu?
Zer zara zu?
Egia esan, berdin zaigu
Bene-benetan zaren bezalakoa nahi zaitugu hemen
Ongi etorri geure mundura

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists