Kishore Kumar Hits

Leihotikan - Espero Dudan Pertsona Bakarra lyrics

Artist: Leihotikan

album: Harold


Azken momentuan agertzen zara
Espero ez zaitut itzarrita
Axolagabea, bakardadea
Itzalak exe barruan
Maite zaitut baina ezingo dut jasan
Zure atzetik ibiltzea.
Irrifartsuak, jende aurrean
Laztanik ez gure artean
Aurrea hartu, taxian sartu
Agurtzeko denborarik ez.
Pentsatu gabe ausartuko naizen
Zugandik egin dut ihes
Maite zaitut baina ezingo dut jasan
Zure atzetik ibiltzea
Ametsak sahiesten, gutxietsita
Tentsiorik gabe bizitzen
Gorde ditut zure oroimen ederrenak
Baina inork ezin zaitu bitan ebaki.
Engainatu nahiko nau flash memoriak
Esanez zu zarela nire alboan
Espero dudan pertsona bakarra
Eta urruntzerakoan
Egiten da txikia
Zure eskuetan
Mantentzen ninduen haria
Atzera bueltarik ez,
Bakarrik baina libre
Berriz sensitu nahi dut
Bapatean eguzkiak
Azaldu nahi ditu izpiak
Herabe egunsenti berriari
Neure buruaren jabe mundu aurrean
Gorrotorik gabe ni neu ni naiz
Espero dudan pertsona bakarra
Espero dudan pertsona bakarra
Espero dudan pertsona bakarra

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists