Baliteke abesti hau, inori ez gustatzea; Baina zuk maitea, Mesedez entzun. Baliteke eguzkia betirako estaltzea; Baina zuk laztana, Mesedez argitu nazazu. Ohianak zeharkatuz nabil zure atzetik Geltokirik gabeko trena banintz bezala. Biluzirik negu gorrian, izozturik kalean Zure begirada nireganatu nahian. Baliteke nire hitzak gezurra besterik ez izatea; Baina zuk laztana, Mesedez sinetsi egin ezazu. Baliteke nire itxurak barregurea eragitea Baina zuk, laztana, mesedez negar egin ezazu. Baliteke beleak nire baratzean ibiltzea; Baina nire hazia Zuretzat gordeko dut. Badakit sufrimendua ez dela atsegina; Baina zuk, laztana, Katez astindu nazazu.