Hau da ene etxea, hau da Ene aulkia, hau da ene ohea, Hau da ene ondasun guztia. Bakardade eta isiltasun Hau da ene jabego bakarra. Mila jostorratz herdoildu aldean, Leihorik gabeko begirada, Zafrada garratz bat bihotzean, Hauxe da nik dudan dena: Hilda nagoela esan dezaket? Amagandik irten nintzela bezala Irtengo naiz endregu honetatik? Atzerik zabaldu ezin eta -Ba dea hilobi hestuagorik?- Funtzionarioen begi kliskek Mirilan igartzean bakarrik Ohartzen naiz bizirik nagoela.