Gaur ere amestu dut Elkarrekin ginela Aske izan ginen leku batian Zure betiko irria berriz begiratzian Taupadak azkartzen zaizkit barnian Oheko ohial hauek Akordatzen didate Ehundaka kilometrotan zarela Gure arteko gutunetan Une latz hauek gainditzeko Denon babesa beharrezkoa dela! Bihar ere, hemen izango nauzu Inoiz baino gertuago ta distantzia Ez da muga izango Gure artekoa hausteko Denbora igarotzian ezer ez aldatzian Dena berdin jarraitzen duela bertan Bakarrik etzaudela ni bezela asko direla Zutaz inoiz ahaztuko ez direnak Ziur egon zaitez laztana Gertu egongo naizela Datorrenari aurpegia emateko Bide luze honetan iritsiko da eguna Bakoitzari berea emango zaiona! Bihar ere hemen izango nauzu Inoiz baino gertuago ta distantzia Ez da muga izango Gure artekoa hausteko