Kishore Kumar Hits

Urgabe - Ama lyrics

Artist: Urgabe

album: Isilean


Igandea da gaur, euritsu ta tristea
Lainoak estaltzen du goizeko bostetan herria,
Ezer gertatu ez balitzaigu bezala
Kotxea, bidea, bestaldean infernua.
Gogoan hartzen ditut joan zineneko berbak
Beltzez jantzitako gizonen oihuen artean
"Nora daramazue?", galdetzen nien,
"Lasai egon ama", esaten zenidan.
Senarra dut alboan, ez gara mintzo
Bolantea du eskutan, negarra begietan,
Gutxiago falta da gaur zugaz egoteko
Ateak, leihoak, eta denak zarratuta.
Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak,
Askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
Eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean.
Gauetan amets gaiztoak datozkit burura
Funtzionarioen aurpegiak ezin ahaztu,
Bi eskuak lotuta, horma zikin baten kontra
Irudiak galtzean, bihotzaren agurra.
Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak,
Askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
Eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean.
"Alcala" aldera, etorriak baina,
Neu bezalako amak daude negar batean,
Semearen aurpegia, kristala atzean
Minutu gutxi batzuk, bizi bat kontatzeko.
Askotan ikusten ditut, aspaldiko argazkiak,
Askotan galdetzen dut, zergatik neure semea?
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
Eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean.
Gasolina hartzen dugu, gaur Burgos parean
Eguna egiten ari da, eta gu gaude bidean.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists