Gau eta egun ari gara ikasten Lanean edo etorkizun bat lantzen, Errealitatea ahaztu nahian Semeentzako zer egongo den pentsatzen. Honelaxe denbora igarotzen da Buruari atsedenik eman gabe, Eta gure ilusio eta asmoak Bihotzean galdu dira nahi gabe. Bizi ezazu oraina, Iragana ametsa baita, Geroa berriz eginkizuna. Aktorea izan nahi duenik badago Abeslari edo poeta maitatua, Egin ezazu zuk nahi duzuna Bizi itzazu eguna eta momentua. Familiarengandik sortutako kateak Pixkat lasatzen saiatu beharko gara, Ez daukagu zergatik jasan behar Sistemaren esklabu izatea. Hi bizi hadi, Inori egon gabe adi, Hi bizi hadi, Zu zara zure zaindari.