Liburuak hasieratik amaitu arte Ikasi eta maisuari adierazi Beste pentsamendurik ez neukan Zu herrira heldu zinen egunean. Zure begirada sakon horrek Nirekin topo egin zuenean Piztu zitzaidan sentimendu berri bat Nire barrenian. Zirudien mundua eskuetan geneukala Elkarrekin hasi ginenean Baina laster arrosa beltzez jantzi zen Mutil bakarti bat bihurtu naiz. Gaixotasun haren erruduna Topa nahian dihoa nire bizia Baina oraingoz burura datorkidana Zuri abesti hau idaztea. 15-16 urte Elkar ezagutu ginen Maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen. 15-16 urte Zure musuak heldu ziren Nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten. 15-16 urte Elkar ezagutu ginen Maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen. 15-16 urte Zure musuak heldu ziren Nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten. Gau batean, amets gozo bat izan nuen Zurekin. Joan zinen mundu horretara Berriz laztantzen ginen biok Elkarrekin, elkarrekin... 15-16 urte Elkar ezagutu ginen Maitasuna heldu zen, gure bizitza aldatu zen. 15-16 urte Zure musuak heldu ziren Nire buruak ez ditu, zure begiak ahazten.