Zakila edo bulba izateak Bihurtzen gaitu A edo B, Baina betidanik jakin izan duzu Beste aukera batzuk badaude Ta txikitatik sentitu sara ezberdin Ta txikitatik sentitu ere Ikastetxeak testu liburuetan Emandako bi definizioak arrotz Definitu behar zaituzte euren Izana galtzeko beldurrez Ezberdin direnak zapaltzen dituzte Eta seinalatu hatzamarrez Inoiz baino politago jantzi zaitez Ta irten kalera barrez Ze naturala da izatea Zakildun emakume Aludun gizon Kaleko lau garun grisen Begiraden gainetik zaude, Euren korapiloekin Inoiz Kezkatzeko beharrik gabe. Ta uler, Bai uler, Arazoa eurek dute; Buruen Barruen, Atzerakoi kuadrila horrek. Zuk bakarrik dakizu zer zaren Izan emakume, izan gizon Egongo dira ulertzen ez dutenak Ez zaitez haiei begira egon Gizatasuna aspaldi galdu Zuten eta antza eztakite non Zuk bakarrik dakizu zu zein zaren Izan Mikel Jone edo Ane Jon Izan libre Konplejuak erre, Utzi harrie Goroldio gabe. Bihur zaitez Tximeleta bat lez Pupa grise Apurtute Kaleko lau garun grisen Begiraden gainetik zaude, Euren korapiloekin Inoiz Kezkatzeko beharrik gabe. Ta uler, Bai uler, Arazoa eurek dute; Buruen Barruen, Atzerakoi kuadrila horrek. Buruen Barruen, Zaborra besterik ez dute.