Kishore Kumar Hits

Governors - Morphinapolis lyrics

Artist: Governors

album: Su Garaian


Korrupzio kasu berri bat atera da
Albistegietan
Ta beste hiru mila lagun batu dira
Langabeen ilaran
Sinistu gabe atenditzen korbatadun
Saskikumeen hitzei,
Txisteak eginaz gure butaketatik
Sakeo masiboei.
Inork, inork, inork, inork, inork,
Esplikatuko al dit
Denon lozorro hau nola
Osti dagoen hain sustraiturik?
Inon, inon, inon, inon,
Baden esnaturiko herririk...
Morphinapolisen
Ez baitago erreakziorik!
Jakin nahi dut
Droga honek
Nola
Harrapatu gintuen...
Jakin baita,
Askatzeko
Jada
Beranduegi ote den...
Korrupzio kasu berri bat atera da
Albistegietan
Elefante hiltzaile ta enparauak
Jarriaz agerian.
Ateotasun guztiak joan zaizkie
Progresista batzuei,
Inora ez doazen trenekin gurtuz
Porlanaren jainkoei.
Inork, inork, inork, inork, inork,
Esplikatuko al dit
Denon lozorro hau nola
Osti dagoen hain sustraiturik?
Inon, inon, inon, inon,
Baden esnaturiko herririk...
Morphinapolisen
Ez baitago erreakziorik!
Jakin nahi dut
Droga honek
Nola
Harrapatu gintuen...
Jakin baita,
Askatzeko
Jada
Beranduegi ote den...
Leiho grisak agertu dira
Gaztetako ametsen margoak zeuden lekuan
Begiak ilunetara ez ohitzeko zabalduko ditut leihook
Morfinak hartu aurretik ikusteko atzeanzer den...
Jakin nahi dut
Droga honek
Nola
Harrapatu gintuen...
Jakin baita,
Askatzeko
Jada
Utzi
Morphinapolis!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists