Herri gabe, preso gaude Den dena Kendu nahi digute baina ez itxaropena Gure ametsa ez da hain beltza Tiraka Jartzen garenean izarrei begira Barruan Sentimendu bat Gurasoena Sekula ere hilko ez dutena Wilayan Duintasuna Nirea eta baita Herriarena Gure lurra den ikurra Itsasoa ta duna Oso presente dugu orduko askatasuna Eta orain berriz bizi gara lur antzu hauetan Hemengo janaria hazten da kamioietan Bizirik Basamortuan Oihal artean Oinatzak badoaz arean Bizirik Dunen artean Eguzkipean Askatu dezagun gure arezko lurra Bihurtu baitzen eskubideen Basamortu Ondarra haizean aske ikusi arte Eraldatzen gure eskubideen Basamortzar hau Gure etxeen kanpo aldeen Ezer margotu gabe Azken batean hemen soilik de paso gaude Tea prestatu Lehenengo istoriak kontatu Gure herria zein den ez baitugu ahaztu Bakarrik Urte luzetan Izan nahiean Lurrik gabeko sustraietan Bakarrik Indar betean Guda honetan Askatu dezagun gure arezko lurra Bihurtu baitzen eskubideen Basamortu Ondarra haizean aske ikusi arte Eraldatzen gure eskubideen Basamortzar hau Bitartean urrunean Bizirik da herria Askatu dezagun gure arezko lurra Bihurtu baitzen eskubideen Basamortu Ondarra haizean aske ikusi arte Eraldatzen gure eskubideen Basamortzar hau