Bizitza osoa perfekzioa topatu guran. Bizitza osoa zintzoena izan nahian, "Esandakoa ondo esana? "Horrela egin neikean..." Ezin da denek nahi duten modukoa izan. Batzuetan gure etsairik okerrena gu geu gara. Zu zeu izateagatik barkamena eskatzen duzu? Baztertua izateari beldurrak Moldatzen du zure egoteko modua. Zu zeu zara zure borreroa, Zure frustrazioa, zigorra. Aurpegira zer bota? Mailara heldu ez izana. Zuretzako ere ez zara sekulan nahiko izan, Egia tristea hori da, hori da. Lurrarekin bat egin nahi izan duzu. Mendi baten parte izateko, Hori da akatsa, zinen harri txiki eta bakarra. Orain jendeak mendia besterik ez du ikusiko jada!