Kishore Kumar Hits

Governors - Galtzaileen Garaipena lyrics

Artist: Governors

album: Frenetikodrome


Zuk entzun nahi duzuna nahi duzu nik esatea.
Zure eskuek lehen nire eztarria ito zuten arren.
Desiratzen duzuna nahi duzu nik ematea.
Belauniko bizitzea.
Eta zuk, kare zaharrez zuritutako eskuez.
Atzamarraz salatzen.
Nire sentimen eta ideien, nahi duzu izan jabe.
Egia lurperatzen duzu diseinuzko hizkeraz.
Gezur errepikatuekin berridazten historia.
Irria galdu gabe gugan sartuarazten duzu pozoi zikina.
Gorrotoa duzu ereiten beharrezko izan nahian.
Berriro ipuin zahar berdina berriz azaldua.
Hala ere, garrasi egingo dut zure armen aurrean,
Bakearen izenean tirokatzen duten horiek.
Ez dut ahaztuko nor naizen,
Zu hesiekin saiatu arren.
Hala ere, berriz hozkatuko ditut barrote horiek.
Galdu duzu!
Hemen nago!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists