Kishore Kumar Hits

Governors - Zure begiradetan lyrics

Artist: Governors

album: Itxaron beharra ez da itxaropena


Bihotz esklabua, ez duzu ezagutu irria,
Bizitza ezagutu aurretik barrenetik hil zara
Egunsentiarekin zure begi txikiek Infernua
Berpizten, birsortzen ikusten dute... Infernua berpizten.
Zure pentsamendu ezkutua kolpez
Zizelatutako errealitatearen une bateko ihesa izango da,
Zure pentsamendua aske izango da.
Zure begiradetan ikus dezaket ezer ez dagoela sufrimendutik haratago,
Zure begiradetan berriz ikusten dut
Iluntasunetik itxaropen disdira txiki bat.
Lehen munduaren hipokresi gordea
Eskuineko eskuarekin babesten zaitu,
Kapitalismoa eta handinahia ezker eskuarekin
Mozorratuz eta estaliz,
Eta horrekin... bizitzak kartzela bihurtzen dute,
Eskuak makina bihurtzen dute,
Zure begiradetan irakur dezaket
"Heriotza izango al da nire benetako askapena?".
Izateko beharra eusten zuten kateen preso,
Gure ahaztearen esklabu.
Zure begiradetan ikus dezaket ezer ez dagoela sufrimendutik haratago,
Zure begiradetan berriz ikusten dut
Iluntasunetik Itxaropen disdira bat.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists