Anek idatzi dit zutaz Diño ondo zaudela Oslon bizi zarela orain Hara ezkondu zinela San Antoniotan, Polpolera bidean Laino artean, bi amoradu Maldan gora... Jakin izan dut berandu Ama izan zinen Maiatzan Jon jarri diozu izena Jende onaren izena San Juan gaba zan, erre zenituen bekainak Ezpan moreak, azken Waltz-a eta ardo Ona... Anek idatzi dit zutaz Diño ez zarela aldatu Beti lez oinak aidean Kantatu eta dantzatu Eta ez nau batere harritu Zuk amesten jarraitzen duzu Nik oindik eskuak hotz ditut Anek kontatuko dizu Salda beroa, Urriko ferietan Udaberri zan baina, Bilboko Plaza Berrian Agur maitea, altza kopa, bihotzak Gora.