Eguzkiak urtzen du gohian Gailurretako euria Uharka da jausten ibarrera Geldigaitza den oldarra. Gure baita datza eguzkia Iluna eta izotza Urratu dezakeen argia Utuko den bihotza. Bihotza bezain bero zabalik Besoak eta eskuak Gorririk ikus dezagun egia Argiz beterik burua. Bakoitzak urraturik berea Denon artean geurea Etengfabe gabiltza zabaltzen Gizatasunari bidea. Inon ez inor menpekorokan Nor bere buruaren jabe Herri guztioak bat eginikan Ez gabiltza gerorik gabe. Batek goserikan diraueino Ez gara gu asetuko Beste bat loturik deino Ez gara libre izango.