Gaur gurutzatu gara Sarritan antzera Zu bertan jezarrita Ni kalean behera Zure itxura ez da Betiko berbera Begion tristezia Ohikoa ete da Gaur ondora natortzu Lagun egitera. Esku hartu dautzut Egunon amama Zelan dabil gaurkoan Gure auzoko dama Aurpegi zimurtua Present iragana Berbarik ez, keinu bat Zuzendu nigana Irribarre honegaz Esan dozu dana. Ez al daukazu seme Inorako asmorik? Lagunengana noa Ez dago presarik Zeuk be bazenduala Dantza kuadrilarik Ta urteak doazela Konturatu barik Zoaz gazte ez galdu Nigaz denborarik. Atzo larogeitabost, Soinean jantzia Zeinek esango leuke Hain maja ikusita Lobak ein eutzuela Egunez bisita Baina gaur bizitzagaz Eukiela zita Beitu amama zelango Oskarbi polita. Denboraren jagole Ta haren menpeko Poztasunik balego Zeugaz banatzeko Musu bat emon dautzut Irri bat hartzeko Biharko lotu gara Kartetan eiteko Irabazita ondo Galduta hobeto.