Banoa bakarrik Ikusi arte Ez nuke hasi nahi Adio eske Ez dira pasako Urteak hainbeste Nire ausentzian Zaindu zaitezte Olerki batzukin Nator zugana Errekiema aspaldi Idatzi zidana Zugandik jasoa Zuri emana Sortu ez dakidan Halako zama Behin batean zure Kaleetan sortu Zertarako baina Semetzat hartu Gaztetan nintzaizun Gogoz oldartu Kitana batekin Nintzen elkartu Baita piztu ere Zure amorrua Pobre izateak Zuen errua Hura sorgina eta Ni deabrua Han sortu genuen Deskalabrua Gero jaio ziren Semealabak Haiekin batera Barru ikarak Laister ixildu ere Herriko aldabak Han amaitu ziren Killin-go gabak Orduz hasi nintzen Erruz edaten Onoan nuenari Gaizki esaten Ito izan banintza Ardo upel baten Sorginak eurekin Eroan nintzaten Agurrik ez, soilik Ikusi arte Denbora joan zait Osasun truke Sorginak urduri Hainbeste urte Nire bila edo Esango nuke