Mende lauren bat zelan bete dan Pentsetan be hain da gatza Zorrontzan bazan esakera bat Gatza eta berakatza Guretzat Gatza zara zu eta Izango be aurrerantza Fintasunaren berakatza ta Bizitasunaren gatza Mende lauren bat, aurrean hormak Eta zigorrak atzean Eta zu hortxe, diamantea Sarturik legez atxean Imaginatzen zaitugu zeure Ziega estu baltzean Giza ardatzik makurgaitzena Gatzean eta latzean Mende lauren bat, bizi erdi bat Iruntsi dauen osina Herri bategaz egitearren Askatasunaren zina Etsita behar zendun oraingo Ez bazina, ez bazina Amaren odol, Aitaren azal Gatzaren ustelezina