Dela bost mende Azaroan izan zen Ibaian behera Arraunean joan ginen Uharte eder Eta urrun batetan Zeruak eta Urak bat egin zuten Euskaldunen uhartean Hil ala bizi, bizi ala hil Gure bizia-gatik Arriskatzen dugu bizia Gure bizia Arriskatzen dugu guzia Guzia Ziento bat jende Besterik ez baginen Gure hizkuntza Bat bakarra genuen Gizarte berri Eta txiki haretan Jainkoaz bezain Satan beltzaz oroitzen Euskaldunen uhartean Hil ala bizi, bizi ala hil Euskaldunen uhartean Hil ala bizi, bizi ala hil Ur eta lur, hegazti eta animalia berriak Hazi ditugu, Eta gure amets alargunei Agur Esanda Sokak hautsi eta haizeak gure oihalen Sabela bete du Noizbait erdituko den Bizi berrirantz...