Zetan zabiz laguna Hortik ez zara aspertuko bada, Gurean gauzak jadanik ez dira, Lehengo moduan. Jendea ezkontzen doa, normala Bakotxa bere bidetik doa, Baina ez pentsa Oraindik ere elkartzen gara, solteroak. Aurten urte txarra izan da, herrian Ez dira barri onak izan, urtarrilan Klaseko lagun bat joan zan, istripuan. Jada ez gara batzen Betiko tabernan, Aitorrek Ez dau nogaz egin frontoian, Izan be gauzak ez dira, Lehengo moduan. Zaindu zaitez lagun Tira, zu beti ederto baten zaindu zara Besarkada bat, Ez adiorik, ez adiorik. Zaindu zaitez lagun Tira, zu beti edarto baten zaindu zara Besarkada bat, Ez adiorik, ez adiorik.