Kishore Kumar Hits

Mikel Urdangarin - Gaueko hamabiak lyrics

Artist: Mikel Urdangarin

album: Heldu artean


Agure zaharrak parkean,
Atzokoaz berba dabiz,
Gaur futbolak ez du hainbeste inporta
Baina ez du luze iraungo.
Plazako kafetegian,
Emakume helduak hizketan
Elkarri entzungabe
Eta haurrak berriz,
Kanpoan jolasean, zoriontsu dirudite.
Gaueko hamabiak dira
Eta ezin dut lorik egin,
Gazte bat torturatu dute bart
Begirada hoztu zaio, bart gauez.
Gaur bero latsa egin du
Atzo eta areiñun bezala,
Aintzirak eta soloak, euri eske dabiltz
Eta zer egingo zaio.
Gaueko hamabiak dira
Eta ezin dut lorik egin
Gazte batek anka bat galdu du, gaur
Irria galdu zaio, gaur goizez.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists