Gabon gauean biluztu nintzen Kristalak aidean dantzatu Sargoria txanpainez busti Ta gabon gaua kalean pasatu Atsoari lapurretan Bere senarra jipoitu, erraz, Diruan plazerra bilatu Gabon gaua komisaldegietan Goizez urduri eta itsu esna Oroimenean goxoa bilatu Eta ezin txertatu, ezin txerkatu Ta ezin oroitzapenetan galdu Baina ni zoriontsu egin nauzu Urduri ta ezin azkurea kendu Egarri eta izerdiz asetu Beratzi gradutako Tenents-a hustu Ta buruan beratzimila gradu Aita armairuan, ama somierrean Anai-arrebak pertxeruan Ni, zaldian, noiz eroriko zai Aitite nor nuen ahaztu Baina ni zoriontsu egin nauzu Lau aro dira iragan Izerdia ezin asetu Gabon gaua kalean pasatu Ta ezin oroitzapenetan galdu Baina ni zoriontsu egin nauzu