Gogoratzen ahal duzu biak bat ginenea Munduari begira, bizitzari barreka. Gauzak aldatu ziren? Galdetzen badizute, ezagutzen zenuena betirako galdu zen. Ezin dittut ahaztu ta ahaztu nahi ditut, bidai motzen arteko sei orduko borrokak, inork ez zidan eman behar nuen eskua, inork ez zuen ulertzen nik esaten nuena. Esan zergatik engainatu nauen bizitzak. Eta zergatik etorri zinen nere bila. Oroimenean daukat minaren zaporea, oraindik ere bertan sentitzen dudanean, eskuak odoletan, malkoak begietan zigorraren atea ireki zenuenean. Indarra falta zait amets egiteko, egiari lepotik hartzeko! Gainontzeko dena nahiago dut gorde nire bihotza autsi baino lehen. Esan zergatik engainatu nauen bizitzak. Eta zergatik etorri zinen nere bila.