Laino ilunak ikusten Goizean goizez zeruan, Leihoak bustirik daude Hotzak hiltzen jaiki naiz. Berririk ez dakar egun honek, Kezka gabe hartuko det Kafesne bat lasai lasai, Oraindik erdi lotan naiz. Norbaitek ba ote du esan Gaur zerbait gertatuko dan Gure bizimoduak poztutzeko Edo agian aldatzeko. Eguzkia alde batetik irten Eta bestetik sartzen da, Baina bien bitartean Inork ez daki zertan dan, Bakarrik berriz etorriko dela. Laino ilunak, laino ilunak ikusten... Laino ilunak ikusten Goizean goizez zeruan, Leihoak bustirik daude Hotzak hiltzen jaiki naiz. Egun berri bat daukagu hemen. Orain bakarrik behar dugu Itxaropena zaindu eta inoiz ez galdu, Egun denak ez dira berdin!!!