Kishore Kumar Hits

Ruper Ordorika - Beltzarana - Zuzenean lyrics

Artist: Ruper Ordorika

album: Kafe Antzokian (Zuzenean, Kafe Antzokian, Bilbo, 2018)


Goiz batez joan nintzaion
Etxean ez zen inor
Bera bakarrik atean (besteak lanean izango ziren).
Hitz handirik ez zen esan han,
Eskatu egin nion eta hark eman:
Hura egun perfektua! (Egun zoragarria!)
Polita zu, itsusi ni,
Etxe aurrean eserita.
Beltzarana, andre ederra,
Nire ondoan eserita.
Den dena perfektua da
Zeruak eta lurrak ere.
Den denak badu orain zentzurik,
Zazpi planetak, zazpi jainkoak,
Zazpi puntako izarrak.
Zazpi izara odoleztatuak,
Zazpi zeruak, den denak.
Geroztik sarri naiz joaten,
Sarri etxe aurrean esertzen
Berarekin ilunkeran. (Hori plazer dudana!).
Hitz haundirik esan gabe,
Jakinaren gainean gara.
Ixilunerik ederrenak! (Horiek dira ederrenak...)
Polita zu, itsusi ni,
Etxe aurrean eserita.
Beltzarana, andre ederra,
Nire ondoan eserita. (Horixe ederki egotea).
Den dena perfektua da,
Zerua eta lurrak ere.
Den denak badu orain zentzurik,
Zazpi planetak, zazpi jainkoak.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists