Eguneroko bizitza Ikatza bezelako Labexomorruak Ixurtzen Hasi Zenean, Etengabe Ottis Redding Badiako Kaian Eseri zen Aideplano eroriei kantatzeko Blues band Ta sagarraren Loreek Sua hartu zuten Eta niri Odola Hasi zitzaidan Sudurretatik Baldosa txuriko Komuna publikotan Pornografia irakurtzen Ari nintzenean Odoo-odoo Wouoo Eta alkimistek Txosten bat Eman zuten Argitara plusbaliaren Alde azalduz Erabat, Eta errestaurantetik Bi homosexual Bota zituzten Arrazoi komertzialak Zirela medio, Zirela medio Bakardadearen Milaka kopia Inprimatu ziren Neguaren ateetan geundelako Eta ene osaba batek Postale bat Izkribatu zidan STOP Ene urtebetetzea Zelako STOP Iloba Eta bide batez Bere seguru- Etxea Kontseilatu nahi Zidalako Inoiz ez da jakiten noiz Eta ene maitaleak Telefonoa Jo zidan Kobre zaporeko Maitasunez Gauaren erdian Gauaren erdian Eta hau dena Eguneroko bizitza Ikatza bezelako Labexomorruak Isurtzen hasi Zenean Etengabe Gero ernari Gelditu zen Ibaia Zerutik ategabe Jausitako espermaz Alkandora arrosak, Loredunak, Txuriak, Gorri-beltzak, Multikoloreak Errestan eramanez. Eta aste berean Ni puta bat naiz Ohiuztatu zuen Ezkontza despedidan Champagne Olivetti batetan Bere lehen gutun erromantikoa Osatu zuen Sekretaria lotsatiak Eskaleek Bazpare Trapuzko etxeak Jaso Zituzten Ah, mitxeletak babesteko Kattagorriek Supermerkatuari Eraso zioten Eh, altxa besoak Nun da intxaur kajafuertia? Negua heldu zen azkenez Eta antzerrek V bat egin zuten Zeruan Dispensariotan Anti-tristezi pildorak Banatu zituzten Ugari Ejitoko zazpi izurriteen Edizio ugaldu Eta korrejitua usmatuz. Zoriona Gramoka saltzeari Ekin zioten Trono-aingeru eta kerubinek Bertute kardinalek Igotze-desnaturala Eman zuten Erromako boltsan Mila liburu Erregalatu zituzten Bankuek Ora eta, Bereziki, Labora lemapean Bainan alperrik zen Berandu dabiltza Eta ez dute ezer lortuko Honezkero Palazioak Lurrera doaz Gartzeletako hormak Pitzatu egin dira Eta gu libro gabiltza Kaleetan Tirantezko galtza laranjak Jantzirik Libro libro