Ireki iezadazu atea, Kanpoan naiz eta ireki ezazu, jaiki, Ate ondoan nago ni. Suak isiutu ilunbean Urak bezalako hitz gardenak esan Babes bila nabil. Iluntasun gozoan nengoen Sortu aitzin bezala, Mundu honetako hitzarmenaz Deus ere ez nekiela. Ireki iezadazu atea, Kanpoan naiz eta ireki ezazu, jaiki ... Bizitza ibai haundia baita Eskerrak zubi bat baduen, Guztion liburu ixilean Azkenean aurkitu nuen. Ireki iezadazu atea, Kanpoan naiz eta ireki ezazu, jaiki... Goizalban nauzu ate joka Negutik nator zuregana Artizarra baino argiagoa Zu zilarrezkoa zara.