Bihar itsasoratuko naun" esan nion Kontserba fabrikaren aurrean Arrain buruak zapaltzen geundela. Eta berehala ernegatu zen "Kalatxoriek jana diate bihotza, hutsik daukak" esan zidan Kontzerba fabrikaren aurrean. "Aspertu egin naun, Ez dinat egonarririk portu honetan gelditzeko" nioen Arrain buruak zapaltzen geundela. Orduan malko bat Begitik zeriola esan zidan "Beti Gogoratuko haut" Kontserba fabrikaren aurrean. "Baina oroitzekotan Hobe idiliorik gabe" esan nion "Hobe gauzak ahaztutzea" Arrain buruak zapaltzen geundela. "Hobe horrela Hobe dela pentsatzea, ezkondu bagina Ez genikean Zorionik sortuko, egundo jaioko ez den Gure umeak Igerilari tristearen antza zikean" Esan zidan Kontserba fabrikaren aurrean arrain Buruak zapalduz geundela.